Bi ekintza mota:
-Mekanikoak
-Kimikoak
4 DIGESTIO-FUNTZIOAK
1.AHORATZEA
-Mastekatzea: ekintza mekanikoa.
-Listuztatzea: elikadura-boloa sortzen da.
-Irenstea:hestegorriko mugimendu peristaltikoak.
2.DIGESTIOA
-Ahoa: amilasa, gluzido konplexuak deskonposatu.
-Urdaila: pepsina, proteinak, aminoazidoen kate labur bilakatu. Urdailean mugimendu peristaltikoei esker, elikadura-boloa urin gastrikoekin nahastu eta kimoa sortzen da.
-Heste-meharra: lipasa, lipidoak apurtu eta glizerola eta gantz azidoak sortzen ditu. Peptidasak, proteinak apurtu eta aminoazidoak sortzen ditu. Amilasak, polisakaridoak monosakarido bihurtzen ditu. Kimoa, kilo bihurtzen da.
3.XURGAPENA
-Heste meharrean: gluzido soilak, gantz-azidoak, aminoazidoak, ura, gatz-mineralak eta bitaminak xurgatzen dira.
Hestearen barrualdeko paretak oso tolestuta daude eta tolesturetan heste-biloak daude, eta bertan mikrobiloak.
-Heste lodian: ura, gatz mineralak eta bitaminak xurgatzen dira.
4.GOROTZEN ERAKETA
Digeritu ezin diren elikagaiak hondakin bilakatzen dira. Heste lodira iristean, trinkotu egiten dira digestioaren hondarrak, ura eta gatz-mineralak galduz. Bakterio-flora trinkotutako hondarrez elikatzen da.
Prozesu honen ondorioz, gorotzak eratzen dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario