jueves, 30 de marzo de 2017

5.GAIXOTASUN EZ-INFEKZIOSOAK

GAIXOTASUN EZ-INFEKZIOSOAK

Def.ehun eta organoei edo haien funtzionamenduari kalte fisikoak egiten dizkieten zauri eta nahasmenduak dira.

-Ez dira kutsagarriak, ez baitituzte mikroorganismo patogenoek eragiten.

ADIBIDEAK

-TRAUMATIKOAK : kolpe edo bihurrituen ondorioz gertatzen dira.




-METABOLIKOAK : metabolismoen askotariko nahasmenduen ondorioz gertatzen dira.



-GENETIKOAK: material genetikoaren nahasmendu baten ondorioz gertatzen dira.





-DEGENERATIBOAK: ehunak pixkanaka narriatzeagatik gertatzen dira, eta denborarekin nahasmenduak eragiten dituzte kaltetutako organoetan.





-AUTOIMMUNITARIOAK: immunitate-sistemak behar bezala funtzionatzen ez duelako gertatzen dira.




-NEOPLASIKOAK: ehun bateko zelula bat aldatzen denean eta kontrol gabe ugaltzen denean gertatzen dira, ondorioz, tumore edo neoplasia bat sortzen da.


Minbizia bideoa




lunes, 27 de marzo de 2017

4.GAIXOTASUN INFEKZIOSOEN PREBENTZIOA ETA TRATAMENDUA

PREBENTZIOA

-Higiene pertsonala eta ingurumen higienea.



-Osasun sexuala.




-Elikagaien higienea.




-Txertaketa




-Prebentzio-neurriak bidaiatzerakoan.





-Maskoten zaintza.




TRATAMENDUA

-Bakterioengatiko infekzioak: antibiotikoak



-Birusengatiko infekzioak:antibiralak




-Onddoengatiko infekzioak:antimikotiko edo antifungikoak



-Protozooengatiko infekzioak:botika espezifikoak




domingo, 26 de marzo de 2017

3. IMMUNITATE-SISTEMA. MIKROORGANISMOEN KONTRAKO DEFENTSAK

IMMUNITATE SISTEMA

Funtzioa: ggure organismoa mikroorganismo pategenoen inbasiotik babestea.

Non dago? gorputz osoan zehar barreiatuta.

Zerk osatzen du?sarrerako oztopoek, erantzun immunitario ez-espezifikoek, erantzun immunitario espezifikoak.

SARRERAKO OZTOPOAK

-Oztopo fisikoak:larruazala eta mukosak.



-Oztopo kimikoak:mikroorganismoak ugaltzea eragozten duten substantziak dira. Adib. malkoak, listua, urin gastrikoak...


-Oztopo biologikoak: gure gorputzean bizi diren eta mesederen bat egiten diguten mikroorganismoak. Mikroorganismo patogenoekin lehiatzen dutenak.

ERANTZUN IMMUNITARIO EZ-ESPEZIFIKOA

-Noiz jartzen da martxan?mikroorganismo patogenoek sarrerako oztopoak gainditu eta ehunetan sartzen direnean.

-Nork erantzuten du?leukozito jakin batzuek, monozito eta neutrofiloek. Azken hauek fagozito bihurtzen dira.

-Nolakoa da erantzuna?beti erantzun bera da, nahiz mikroorganismo patogenoa aldatu.


ERANTZUN IMMUNITARIO ESPEZIFIKOA

-Noiz jartzen da martxan?mikroorganismo patogenoek aurreko bi defentsa-mailak gainditzen dituztenean.

-Nork erantzuten du?leukozito jakin batzuek, linfozitoak.

-Nolakoa da erantzuna?espezifikoa, izan ere, linfozitoak antigenoak bereizteko gai dira.

-Zer dira antigenoak?organismoarentzat arrotzak diren substantzia eta partikulak dira. Adib. mikroorganismo zatiak.

-Bi linfozito mota nagusi daude:
T linfozitoak:infektatuta dauden zelulen antigenoak bereizten dituzte eta suntsitu.
B linfozitoak:antigorputz izeneko proteinak sortzen dituzte. Antigorputz horiek antigenoak neutralizatzen dituzte.




OROIMEN-LINFOZITOAK

Aurrez emandako erantzun immunitario baten esparruan mikroorganismo patogenoei aurre egiteko sortutako linfozitoak dira, bizitza osoa irauten dute.

Mikroorganismo patogenoaren ezaugarriak aldatzen badira (birusaren kasua), oroimen-linfozitoak ezin du hauteman, eta baliteke berriro gaixotzea.



1.OSASUNA ETA IMMUNITATE SISTEMA

OSASUNA ETA IMMUNITATE SISTEMA

Kirurgia robotikoa







OSASUNA ETA GAIXOTASUNA

OSASUNA

OME-ren definizioa: gaitz edo gaixotasunik ez izatea ez ezik, ongizate fisikoa, buruko ongizatea eta ongizate soziala erabatekoak izatea.

OSASUNAREN ALDERDIAK

-Osasun fisikoa

-Buruko osasuna



-Gizarte- eta ingurumen-gaiak


GAIXOTASUNA

Def: gure organismoaren alterazio bat da, osasun-galera eragiten duena.

Hiztegia: etiologia, sintomak, seinaleak, diagnostikoa eta tratamendua

GAIXOTASUNEN SAILKAPENA

-Gaixotasun infekziosoak: mikroorganismo patogenoek eragiten dituzte. Birusak, bakterioak, onddoak eta protozooak.


-Gaixotasun ez-infekziosoak: ez dituzte mikroorganismo patogenoek eragiten.



2.GAIXOTASUN INFEKZIOSOEN TRANSMISIOA

GAIXOTASUN INFEKZIOSOEN TRANSMISIOA

KATE EPIDEMIOLOGIKOA

-Agentea: birusa, bakterioa, onddoa edo protozooa.



-Iturria: gordailua (mikroorganismo patogenoa bizi eta ugaltzen den lekua) eta giroa (mikroorganismo patogenoa bizi den lekua).





-Bektorea: mikroorganismo patogenoa, pertsonari kutsatzen dion animalia da. Bektroeak ez daude gaixo, baina gaixotasuna kutsatzen dute, ziztatu edo hozka eginez. Nagusiki artropodoak: euli, eltxo, arkakuso, zorri... Zenbait ornodun ere: hegazti, arratoi, katu, txakur...


-Ostalaria: inkezioa harrapatzen duen eta horregatik gaixotzen den pertsona da.




TRANSMISIO MOTAK

-Zuzenekoa: elkar ukitzean, musu ematean, sexu-harremanak izatean, eztula egitean...





-Zeharkakoa: kutsatutako elementuen bidez, lurzorua, ura, airea, elikagaiak...




OSTALARIAREN ORGANISMOAN SARTZEKO ATEAK

-Larruazala: tetanosa, malaria, amorrua.

-Arnasbideetatik: gripea, tuberkulosia.

-Digestio-aparatutik: salmonella, kolera.

-Genitaletatik: sifilisa, hiesa.