Funtzioa: ggure organismoa mikroorganismo pategenoen inbasiotik babestea.
Non dago? gorputz osoan zehar barreiatuta.
Zerk osatzen du?sarrerako oztopoek, erantzun immunitario ez-espezifikoek, erantzun immunitario espezifikoak.
SARRERAKO OZTOPOAK
-Oztopo fisikoak:larruazala eta mukosak.
-Oztopo kimikoak:mikroorganismoak ugaltzea eragozten duten substantziak dira. Adib. malkoak, listua, urin gastrikoak...
-Oztopo biologikoak: gure gorputzean bizi diren eta mesederen bat egiten diguten mikroorganismoak. Mikroorganismo patogenoekin lehiatzen dutenak.
ERANTZUN IMMUNITARIO EZ-ESPEZIFIKOA
-Noiz jartzen da martxan?mikroorganismo patogenoek sarrerako oztopoak gainditu eta ehunetan sartzen direnean.
-Nork erantzuten du?leukozito jakin batzuek, monozito eta neutrofiloek. Azken hauek fagozito bihurtzen dira.
-Nolakoa da erantzuna?beti erantzun bera da, nahiz mikroorganismo patogenoa aldatu.
ERANTZUN IMMUNITARIO ESPEZIFIKOA
-Noiz jartzen da martxan?mikroorganismo patogenoek aurreko bi defentsa-mailak gainditzen dituztenean.
-Nork erantzuten du?leukozito jakin batzuek, linfozitoak.
-Nolakoa da erantzuna?espezifikoa, izan ere, linfozitoak antigenoak bereizteko gai dira.
-Zer dira antigenoak?organismoarentzat arrotzak diren substantzia eta partikulak dira. Adib. mikroorganismo zatiak.
-Bi linfozito mota nagusi daude:
T linfozitoak:infektatuta dauden zelulen antigenoak bereizten dituzte eta suntsitu.
B linfozitoak:antigorputz izeneko proteinak sortzen dituzte. Antigorputz horiek antigenoak neutralizatzen dituzte.
OROIMEN-LINFOZITOAK
Aurrez emandako erantzun immunitario baten esparruan mikroorganismo patogenoei aurre egiteko sortutako linfozitoak dira, bizitza osoa irauten dute.
Mikroorganismo patogenoaren ezaugarriak aldatzen badira (birusaren kasua), oroimen-linfozitoak ezin du hauteman, eta baliteke berriro gaixotzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario